Mundua -
Auzitegi Gorena
AEBek armak izateko eta gainean eramateko eskubidea zabaldu du
Chicago bezalako hiriek onartutako legeak bertan behera utziko dituzte horrela. Orain dela 28 urte debekatu zuten Chicagon armak gainean eramatea.
Erredakzioa
AEBetako Auzitegi Gorenak armak izateko eta gainean eramateko eskubidea zabaldu du estatu eta herri mailara; beraz, Chicago bezalako hiriek armak debekatzeko legeak bertan behera geldituko dira.
“Jurisprudentzian oinarrituta, Konstituzioko Bigarren Emendakinan jasotako eskubidea Estatuei zabaldu daiteke”, esan du Samuel Alito epaileak.
Dena den, armak debekatzeko zenbait arrazoi onargarriak izan daitezkeela esan du; izan ere, toki “berezietan” edo aurrekari penalak edo buruko gaixotasunak dituztenei murriztu behar zaie armak izateko eta erabiltzeko eskubidea.
2008an Auzitegi Gorenak bertan behera utzi zuen jada Washintongek armak erabiltzeko debekua, baina Chicagok lortu zuen debekua mantentzea.
Auzitegi Gorenaren azken erabakiarekin, Chicagok debekua kendu beharko du.