Mundua -

Alemania, alertan

Bi gizon atxilotu dituzte Alemanian atentatu bat prestatzea egotzita

Oberhausengo (Alemania mendebaldea) merkataritzagunean erasoa egiteko asmoa zutela uste du Poliziak.

Polizia ugari zebilen atzo merkataritzagunean. EFE
Merkataritzagune handi bat Alemanian. EFE
Polizia ugari zebilen atzo merkataritzagunean. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

28 eta 31 urteko bi anaia kosovar atxilotu dituzte Alemanian, Oberhausen hiriko merkataritzagunean atentatu bat prestatzen ari omen zirela eta. Atxiloketak bart egin dituzte handik gertu dagoen Duisburg hirian (herrialdearen mendebaldea).

Polizia-iturriek ostiral honetan baieztatu dituzte atxiloketak. Berlingo erasoaren ostean, miaketak eta polizia-kontrolak ugaritu dira Alemanian, eta horren ostetik atxilotu dituzte bi gizonak.

Iturrion arabera, atentatua prestatzeko lanak zein puntutan zituzten eta laguntzarik ote zuten aztertzen ari da orain Polizia.

Saltokia gaur zabalduko dute berriro, baina segurtasun-neurriak indartuta.

Oberhausengo merkataritzagunea eskualdeko metalurgia lantegi handi baten ondoan dago, eta duela 20 urte zabaldu zuten.

Miaketa ugari

Berlingo atentatua izan zenetik, estatu federal horretako (Ipar Renania-Westfalia) hainbat etxebizitza miatu dituzte. Izan ere, jakin denez, erasoaren susmagarri nagusia, Anis Amri tunisiarra, han bizi izan zen.

Atzo, eskualde horretako telebista-kateak Amriren irudi batzuk zabaldu zituen, Berlingo meskita bateko segurtasun-kamerek atentatua izan eta zortzi ordura grabatutakoak.

Komunikabide horren arabera, meskita hori atzo miatu zuen Poliziak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko azken minutuko albisteak Alemania bideoak Atentatuak Gaurko azken ordukoa Kosovo