Mundua -
Italia
Absolbitu egin dute Berlusconiren erasotzailea
Epailearen ustez, Tartaglia ez zen egiten ari zena hausnartzeko gai lehen ministroari burdinazko objektu bat jaurti zionean, buruko gaixotasuna baitu.
Erredakzioa
Italiako Justiaziak Massimo Tartaglia, iragan abenduan Silvio Berlusconiri eraso egin zion gizona, absolbitu egin du gertakariaren unean ez baitzen egiten ari zena hausnartzeko gai.
Tartagliak gaixotasun mentala du eta Milango katedralaren burdinazko erreplika txiki bat jaurti zion bi hagin apurtuz eta aurpegian zauriak sortuz.
Erasotzailea urte osoan zainpeko askatasunean egingo da, sartu duten errekuperazio zentroko zuzendariaren aginduak jarraituz. Gainera, urte oso batez ezin izango du manifestazio publikoetan parterik hartu.
Tartagliaren gurasoak asko "lasaitu" dira epailearen erabakiarekin. "Askotan ikusi dugu azkeneko hilabeteetan eta lasaiago dagoela uste dugu. Terapiarekin jarraitzen du eta zainduta dago", azaldu du aitak.