Mundua -
NBEren ebazpena
Netanyahuk protesta helarazi dio AEBko enbaxadoreari
Israel haserrea dago ebazpenarekin. Izan ere, legez kanpokotzat jotzen ditu Zirjordaniako eta Jerusalem Ekialdeko lurralde okupatuetan juduek egindako asentamenduak.
Agentziak | Erredakzioa
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak, bertako iturriek jakitera eman dutenez, kexa ofiziala helarazi dio Dan Shapiro AEBren Tel Aviveneko enbaxadoreari, berorren herrialdea abstenitu egin zelako ostiralean juduen asentamenduen aurkako bozketan.
Jerusalemenen arratsaldeko azken orduan izan zen bileran, Netanyahuk nabarmendu zuen Israel haserre dagoela ebazpenaren testuarekin. Izan ere, Zirjordaniako eta Jerusalem Ekialdeko lurralde okupatuetan juduek jarritako asentamenduak legez kanpokotzat jotzen ditu.
Ebazpenak aldeko hamalau boto jaso zituen, eta Washingtonen abstentzioari esker onartu zuten. Orain arte, Estatu Batuak Israelen baldintzarik gabeko aliatuak izan dira Segurtasun Kontseiluan, eta babesa eman diote Palestinarekiko gatazkan euren beto-eskubidea erabiliz.
Goizean, Ministro Kontseiluaren bileran, Barack Obama presidenteari eta John Kerry Estatu idazkariari ebazpenean azpijokoa egitea leporatu zien Netantayahuk.