Mundua -

Australian

Zazpi urteko kartzela-zigorra, hiru paziente hil zitzaizkiolako

Fiskaltzaren ustez, medikuak intuizio barik jokatu zuen, diagnostiko okerrak egin zituen, organo osasuntsuak erauzi eta tratamendu egokiak jaso ez zituzten lagunei ebakuntzak egin zizkien.

Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jayant Patel kirurgialari estatubatuarrari zazpi urteko kartzela-zigorra ezarri dio Australiako epaitegi batek, hiru hilketa, zabarkeria, lesio larriak eragitea eta iruzurra egotzita.

Fiskaltzaren ustez, medikuak intuizio barik jokatu zuen, diagnostiko okerrak egin zituen, organo osasuntsuak erauzi eta tratamendu egokiak jaso ez zituzten lagunei ebakuntzak egin zizkien.

Brisbaneko Auzitegi Gorenak Patel, 60 0errudun dela adierazi du. Auldez aurretik, errugabea zela esan zuen medikuak. Besteak beste, Mervyn Morris (75 urte); Gerardus Kemps, (77 urte) eta James Phillips (46 urte) heriotzetan ez zuela zerikusirik adierazi zuen estatubatuarrak.

Defentsaren ustez, ordea, aurkeztu dituzten frogak ez dira nahikoak medikua erruduna dela ziurtatzeko.

Patel 2003an hasi zen Brisbaneko Bundaberg ospitalean lan egiten, eta bi urte beranduago bere profesionaltasuna zalantzan jarri zen, Toni Hoffman erizain nagusiak jarritako hainbat salaketen ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea