Mundua -

AEB - ERRUSIA GATAZKA

AEBko diplomazialaririk kanporatuko ez duela iragarri du Putinek

Aurretik, kontrakoa proposatu du Serguei Lavrovek; izan ere, Errusiatik 35 diplomatiko estatubatuar kanporatzeko asmoa baitzuen.

Vladimir Putin Errusiako presidentea. EFE
Vladimir Putin
Vladimir Putin Errusiako presidentea. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Vladimir Putin Errusiako presidenteak iragarri du ez duela botako AEBko diplomazialaririk, nahiz eta AEBk atzo zigorrak jarri Errusiari, ustez AEBko presidentetzarako hauteskundeetan esku hartzeagatik.

Kremlinek zabaldutako deklarazioan, agintariak ziurtatu du diplomazialari amerikarrei ez dietela arazorik sortuko, eta ez dietela haien senideei gabon jaietako ohiko deskantsuaz gozatzea debekatuko.

Putinek ukatu egin du beti Kremlin AEBren kontrako eraso zibernetikoen atzean egon izana hauteskunde kanpainan. Errusiak “erantzun neurriak hartzeko eskubidea erreserbatzen” duela nabarmendu du, “nazioarteko praktika kontuan izanda, Errusiaren parteak arrazoi guztiak dituelako erantzun egoki bat emateko”.

Errusiako agintariak adierazpen horiek egin ditu, Sergei Lavrov Kanpo Gaietarako ministroak honako hau esan ostean: "Elkarrekikotasuna lege diplomatikoa da nazioarteko harremanetan. Horregatik Errusiako presidenteari AEBk Moskun duen enbaxadatik 31 funtzionario persona non grata hartzea proposatu diogu, eta beste lau San Petersburgeko AEBren Kontsulatutik”.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak Errusia albisteak Vladímir Putin bideoak