Mundua -
Iruzkina
Obama immigrazioaren zingiran sartu da
Estatu batzutan erabakigarria izango da gai hori, izan ere, legalak diren latino asko dago, eta hautesleen protzentaia handia dira.
Jesus Torquemada
Barack Obama AEBetako presidenteak azalera ekarri du hitz eman baina alde batera utzita zeukan immigrazio legearen erreforma.
Gaia premiazkoa bilakatu da ondorengo bi arrazoi hauengatik: batetik, hil honen bukaeran indarrean sartuko delako paperik gabeko etorkinak kriminalizatzen dituen Arizonako legea. Bestetik, azaroan kongresuaren eta senatuaren heren bat berritzeko hauteskundeak egingo dituztelako.
Estatu batzutan erabakigarria izango da jada legalak diren latinoamerikarren botoa, hautesleriaren protzentaia handia dira eta. Latino horiek, noski, botoa emango diete Obamak proposatu duen erreforma babesten duten hautagaiei.
Obamaren planak ez du helburu, besterik gabe, legez kanpo dauden 11 milioi herritarrak legeztatzea. Baldintza batzuk jartzen dizkie, besteak beste ingelesa ikastea eta ordaindu gabeko zergak ordaintzea; erabat baztertzen du, hori bai, eskuinak nahi bezala, masiboki kanporatzea.
Ez da erraza izango erreforma hau aurrera ateratzea, zeren Alderdi Demokratak ez baitauka gehiengorik Senatuan.