Mundua -
Istripua
Zortzi hildako eta 24 zauritu Perun autobus bat amiltzean
Gidariak autobusaren kontrola galdu zuen bihurgune batean eta ibilgailua 15 metroko aldapa batetik amildu da.
Erredakzioa
Zortzi lagun hil dira eta beste 24 zauriak dituzte Arequipan (Peru hegoaldea) autobus bat 15 metroko aldapa batetik amiltzean, adierazi du poliziak.
Ezbeharra 06:35ak aldera jazo da Hegoaldeko Panamerinaka errepideko 619 kilometroan, Caraveli probintzian. Ustez, gidariak autobusaren kontrola galdu zuen bihurgune batean, adierazi du Arequipako Poliziak.
Zaurituak Lima hegoaldetik 636 kilometrora dagoen Chala osasun zentrora eraman dituzte.
Autobusa Tacnatik atera zen (Txileko mugatik hurbil) eta Lima zuen helburu, 1.348 kilometroko bidaia.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea