Mundua -
Afrika
Gutxienez 220 hildako eta 212 zauritu leherketa baten ostean, Kongon
Hildakoen artean Kongoko Errepublika Demokratikoko Egonkortasunerako Misioko bost kide daude. Kivun zisterna-kamioi batek eztanda egin du.
Erredakzioa
Gutxienez 220 pertsona hil eta beste 212 zauritu dira zisterna-kainioi batek Kongoko Kivu eskualdean eztanda egin ostean, Marcellin Cisamvo gobernadoreak zabaldu duenez.
Nazio Batuen Erakundeak jakinarazi duenez, hildakoen artean Kongoko Errepublika Demokratikoko Egonkortasunerako Misioko (MONUSCO, lehen MONUC) bost kide daude.
Kamioia Sange herrixkan irauli da, Bukavutik 70 kilometrora, ustez abiadura handiaren ondorioz, baieztatu gabeko ikerketaren arabera.
"Jendea istripuaren inguruan pilatzen hasi da, isuritako petroleoaren inguruan, eta orduan jazo da herrixka osoan zehar zabaldu den sutea", adierazi du Vincent Kabanga Kivu hegoaldeko gobernuaren bozeramaileetako batek.
Leherketaren ondorioz jazotako sutea arin zabaldu da, gehien bat lurrez eta lastoz egindako etxeak errez.
"Lagun batzuk erregaia lapurtzen zuten bitartean hil dira, baina gehienak Mundu Txapelketako partida ikusten ari zirela hil dira".