Mundua -

Bigarren bira

Komorowskik irabazi ditu Poloniako hauteskundeak, zundaketen arabera

Hautagai liberalak garaipena lortu du bigarren biran botoen % 53rekin, Kaczynski kontserbadoreak % 47 lortu duen bitartean. Kaczynski galdu duela onartu du eta Komorowski zoriondu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bronislaw Komorowski liberalak Poloniako hauteskundeak irabazi ditu, lehenengo zundaketen arabera.

Lehendabiziko estimazioek diotenez, Komorowskik botoen % 53,1 lortu ditu, Jaroslaw Kaczynski kontserbadoreak aldiz, % 47.

"Gaur demokrazia poloniarrak irabazi du, garaile garrantzitsuena da", adierazi du Komorowskik lehenengo datuak ezagutzerakoan. Parte-hartzeak % 56 baino gehiago izan da, iragan ekainaren 20ko lehenengo bira gaindituz.

Bronislaw Komorowski Estatuko buruzagitza lanean dabil Lech Kaczynski aurreko presidentea hegazkin istripu batean hil egin zenean iragan apirilaren 10ean. Istripu berean beste 95 lagun hil egin ziren, gehienak Gobernuko kideak.

Lehenengoko biran Komorowski ere izan zen hautagairik bozkatuena, botoen % 41ekin, Kaczynskik % 36 eskuratu zituen.

Kaczynski kontserbadoreak hauteskundeak galdu egin dituela onartu du eta zorionak eman dizkio Bronislaw Komorowski liberalari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea