Mundua -
Iruzkina
Liberalek garaipena lortu dute Polonian
Liberalek Gobernua kontrolatzen zuten Donald Tusk lehen ministroaren bidez, baina Lech Kaczynski Lege eta Justizia alderdiko hildako presidenteak gauzak oztopatzen zizkion.
Jesus Torquemada
Bronislaw Komorowskiren garaipenarekin hauteskunde presidentzialetan, bere alderdiak, Herri Plataforma izenekoa, bere politika aurrera eramateko eskuak aske ditu. Orain arte, Donal Tusk lehen ministroaren bidez, alderdiak Gobernua kontrolatzen zuten, baina Lech Kaczynski zena, Legea eta Justizia alderdikoa, gauzak zailak jartzen zizkion. Polonia errepublika erdi-presidentzialista da. Lehen ministroak gobernatzen du, baina presidenteak Gobernuaren lege batzuk atzera botatzeko eskubidea du. Hori gertatu zen adibidez Segurtasun sozialaren erreformarekin, Tusk-ek aurrera eraman nahi zuen baina Kaczynskik gelditu zuen.
Lech Kaxzynski hegazkin istripuan hil zen eta hauteskunde presidentzialak aurreratu behar izan zituzten. Kaczynskiren anai bikiak, Jaroslaw, haren lekukoa hartu eta ia hauteskundeak irabazten ditu.
Polonia europako ekonomiaren salbuespena da. Maltarekin batera, atzeraldian sartu ez den Europako herrialde bakarra da. Hori lortu da politika neoriberalak ezartzen dituen gobernuarekin. Komoroskik bide horretatik jarraitzea proposatzen zuen. Kaczynskik neoriberalismoa murriztea defendatzen zuen. Poloniarrek, bien arteko aldea txikia izan arren, liberalei eman diete konfiantza oraingoan ere.