Mundua -
Belgika
Alaba bortxatu eta gauza normala dela adieraziz justifikatu du
Abusuak urte askotan zehar egin ditu eta auzipetuak 300 eta 400 euro bitartean ordaintzen zizkion hilean harremanetan "adeitsuagoa" izan zedin.
Erredakzioa
50 urteko belgikar bat hainbat aldiz alaba bortxatzeagatik auzipetu du eta bere delitua "gauza normala" dela adieraziz justifikatu du.
Ustez, gizonak 300 eta 400 euro bitartean ordaintzen zizkion bere alabari sexu-harremanetan "atseginagoa" izan zedin.
Atxilotuak epaileari adierazi dionez, alabak "harreman guztiak gogo onez onartzen" zituen.
Abusuak urteetan zehar eman ziren eta Fiskaltzak "nazkagarriak" direla adierazi du, auzipetuak alaba "prostituta bat balitz bezala tratatu" duela gehituz.
Defentsak gizonaren absoluzioa eskatu du harremanak onartuak ez direla ezin delako frogatu eta bere bezeroak tratamendu psikologikoa hartzeko asmoa duela kontuan izan dezala ere eskatu dio auzitegiari.
Ministerio Publikoak "alaba batek bere aitarekin sexu-harremanak izatea gogo onez onartzea" iradokitzen ausartzea egotzi dio. Auzitegiaren epaia datorren uztailaren 12an jakingo dute.