Mundua -

Hannoverko auzo gorrian

Alemaniar batek italiar bat hil du futbol eztabaida batengatik

Gainera, 42 urteko erasotzaileak beste italiar bat larri zauritu du. 49 urteko biktima egoera kritikoan dago.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

42 urteko alemaniar batek italiar bat hil du gaur buruan tiro eginda. Gainera, beste italiar bat larri zauritu du. Euren selekzioek Munduko Kopan izandako arrakastengatik eztabaida izan ostean jazo dira gertakariak Hannovergo (Alemania) auzo gorrian.

Poliziako iturrien arabera, gertakariak 05:00ak (GMT) aldera jazo dira, ordu horretan oraindik zabalik zen lokal batean, prostituzioko barrutian.

Bi selekzioek irabazitako Munduko Kopen inguruan eztabaida izan du erasotzaileak, eta italiarrek beraiek lau zituztela erantzun diote, Alemaniak baino bat gehiago.

Alemaniarra lokaletik atera da, baina gutxi geroago itzuli egin da eta bi italiarrei buruan tiro egin die. Ondoren taberna utzi, arma atetik pare bat metrora bota eta oinez ihes egin du.

47 urteko italiarra hil egin da eta bestea, 49 urtekoa, egoera oso larrian dago, Poliziak jakitera eman duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea