Mundua -

Erresuma Batua

Tortura salaketen ikerketa independentea bultzatuko du David Cameronek

Ustezko tortura kasu horietan agente britainiarrek parte hartu ote zuten argitzea izango da ikerketaren helburua.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erresuma Batuan tortura salaketen ikerketa independentea bultzatuko du bertako Gobernuak, David Cameron lehen ministroak jakinarazi duenez. Garai bateko epaile batek ekingo dio ikerketa horri, ustezko terroristek jasandako tortura auzietan Erresuma Batuko polizien inplikazioa argitzeko.

Urtea bukatu baino lehen irekiko dute ikerketa, 2011an ondorioak aurkeztu ahal izateko.

Hori bai, ikerketa hasi aurretik, Estatuaren aurka salaketak aurkeztu dituztenekin elkartuko dira Gobernuko ordezkariak. "Aproposa denean, kalte ordainak eskainiko ditugu", adierazi du Cameronek.

Erresuma Batuko tortura auzi ospetsuena Binyam Mohamed preso ohiarena litzateke. Mohamed beraren arabera, Erresuma Batuko zerbitzu sekretuek informazio berezia igorri zuten eta AEBetako CIAren poliziekin jasandako torturetarako galderak ere proposatu zituzten.

Cameronek iragarri duenez, ikerketa ez da guztiz publikoa izango, Estatuko sekretuak babestu beharko dituztelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea