Mundua -

Atentatua Somalian

Gutxienez 28 pertsona hil dira Muqdishon, hotel baten aurkako erasoan

Al Shabab taldeak hartu du bere gain Muqdisho erdiguneko hotel baten aurka egindako erasoa.

Erasoa Somalian
Erasoa Somalian
Erasoa Somalian

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 28 pertsona hil eta 40tik gora zauritu dira Al Shabab taldearen komando batek Muqdisho hiriko (Somalia) hotel baten kontra egin duen erasoan, Gobernuko iturriek jakinarazi dutenez.

Dayah hotelaren atarian bonba auto bat leherrarazi ostean, erasotzaileak barrura sartu eta tiroka hasi dira. Minutu batzuk geroago, beste bonbat bat leherrarazi dute handik gertu eta hainbat pertsona hil dira, tartean zenbait kazetari.

Erasoaren unean hotelaren barruan zegoen Somaliako Gobernuko ministro batek kontatu duenez, hainbat parlamentari bilera bat egiten ari ziren hauteskunde prozesuaz hitz egiteko.

Al Shabab taldeak, hots, Al-Qaidak Somalian duen filialak bere gain hartu du Muqdishongo erasoa. Azken hilabeteetan dozenaka hildako eragin ditu hainbat atentatutan.

Taldeak hotelen eta jatetxeak ditu jomugan, eta presidentea aukeratzeko hauteskundeetan erasoak gogortzeko mehatxua egin zuen. Hauteskundeak behin baino gehiagotan atzeratu behar izan dituzte eta oraindik ez dituzte egin.

Nazio Batuen Erakundeko Somaliarako misioak "bortizki" gaitzetsi du atentatua haren Twitter kontuan, eta muturreko indarrek ez dutela inoiz Somalian irabaztea lortuko azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrikako albisteak Nazioartea Atentatuak bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Turismo-baserriak gaur