Mundua -

Aberastasun kontua

Saudiarabiar eta qatartar monarkak, ondasuna handitu duten bakarrak

Munduko hamabost monarka aberatsen zerrendaren lehen postuan Tailandiako erregea dago, 30.000 milioi dolarreko aberastasuna duena.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abdala bin Abdelaziz Saudi Arabiako erregea eta Hamad bin Yasem Qatarreko xekea dira aurten beren aberastasuna handitu duten subirano bakarrak. Forbes aldizkariak publikatu duen munduko hamabos monarka aberatsen zerrendak monarkak hirugarren postuan 18.000 millioi dolarrekin eta zortzigarren postuan 2.400 milioiekin kokatzen ditu hurrenez hurren.

Rankingaren lehen postua Tailandiako erregea, laurogei urte beteak dituen Bumibhol Adulyadej, okupatzen du. 2009tik haunditu ez den 30.000 milioi dolarreko aberastasuna du.

Estatubatuar publikazioaren esanetan, "Saudi Arabiako ekonomiak %4ko hazkundea izango du aurten eta aberastasunaren igoera hau da horren froga".

Zerrendan ere bigarren postuan Bruneiko sultana, Hassan Bolkiah (20.000 milioi), laugarren postuan Arabiar Emirerri Batuetako xekea, Jalifa Bin Zayed al Nahiyan (15.000 milioi) eta bosgarren postuan Dubaiko emira, Mohamed bin Rashid al-Maktoum (4.500 milioi) aurkituko ditugu.

Hans-Adam II Liechtensteineko printzipearen aberastasuna ere aipatzekoa da. Seigarren postuan dago eta Europako erregetza kideen artean zerrendan agertzen lehenengoa da. Honen atzetik, zazpigarren postuan marokoar monarka, Mohamed VI (2.500 milioi), bederatzigarren postuan Monakoko Alberto printzea (1.000 milioi), hamargarren postuan Karim Aga Khan printzea eta hamaikagarren postuan Qabus bin Said de Oman sultana (700 milioi) daude.

Zerrenda osatzeko, Ingalaterrako Isabel II erregina (450 milioi), Kuwaitko Sabah Al Ahmad Al Sabah xekea (350 milioi), Holandako Beatriz erregina (200 milioi) eta azken postuan, Sualizandiako Mswati III erregea, 100 milioi dolarrekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea