Mundua -

Perun

Espainiako bi mendizale hil dira Andeetan

27 urteko Daniel C. eta 26 urteko Alejandro B. dira hildakoak. Antza denez, Chacraraju elurtua igotzen ari zirela istripua izan dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Perun desagertutako Espainiako bi mendizale hil direla baieztatu du Atzerri Ministerioak. Dirudienez, Chacraraju elurtua igotzen ari zirenean istripua izan dute, Andeetako Mendilerro Zurian, Limatik iparraldera.

Erreskate dispositiboak aurkitu ditu bi mendizaleen gorpuak, Atzerri Ministerioak jakitera eman duenez.

Bi mendizaleen nortasunaren berririk ez dute eman, baina hildakoak 27 urteko Daniel C. eta 26 urteko Alejandro B. direla jakinarazi dute.

Zehatz zer gertatu den ez daki Atzerri Ministerioak oraindik, baina elur-jausi baten ondorioz ezbeharra jazo dela adierazi dute lekukoek.

Mendilerro Zuria

Mendilerro Zuria Peruko erdialdean dago eta mendizale asko bertara joaten dira, herrialdeko tontor nagusiak bertan direlako. 6.000 metroko garaiera gainditzen dute mendi askok.

Mendizaleek "oso onak ziren" eta Chacraraju zailean bide berri bat zabaltzen saiatzen ari ziren, aurretik beste bide batetik tontor egin ostean, Edson Ramirez Peruko Mendi Gidarien Elkarteko kideak azaldu duenez.

Desagerpenaren berri iragan asteartean izan zuten. Mendizaleek zenbait hilabete zeramatzaten zonan eta ez ziren espedizio bateko kide.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea