Mundua -
Andeetan
Perun hildako bi mendizale espainiarren gorpuak aurkitu dituzte
27 urteko Daniel C. eta 26 urteko Alejandro B. dira hildakoak. Antza denez, Chacraraju elurtua igotzen ari zirela istripua izan dute.
Erredakzioa
Perun desagertutako Espainiako bi mendizale hil direla baieztatu du Atzerri Ministerioak. Dirudienez, Chacraraju elurtua igotzen ari zirenean istripua izan dute, Andeetako Mendilerro Zurian, Limatik iparraldera.
Bi mendizaleen nortasunaren berririk ez dute eman, baina hildakoak 27 urteko Daniel C. eta 26 urteko Alejandro B. direla jakinarazi dute.
Erreskate dispositiboak aurkitu ditu bi mendizaleen gorpuak, Atzerri Ministerioak jakitera eman duenez. Mendizaleak 6.112 metrotara hil ziren.
"Gorpuak aurkitu ditugu", adierazi du Huaraz hiriko Poliziaren bozeramaileak adierazi duenez. Iturri berdinek adierazi dutenez, erreskate taldeak lanean ari dira gorpuak lekualdatzeko.
Dena den, mendizaleak elur-jauzi baten ondorioz hil diren, edo pitzadura batean erori ondorioz edo istripuren bat izan ostean hil diren aztertu behar da.
Mendilerro Zuria
Mendilerro Zuria Peruko erdialdean dago eta mendizale asko bertara joaten dira, herrialdeko tontor nagusiak bertan direlako. 6.000 metroko garaiera gainditzen dute mendi askok.
Mendizaleek "oso onak ziren" eta Chacraraju zailean bide berri bat zabaltzen saiatzen ari ziren, aurretik beste bide batetik tontor egin ostean, Edson Ramirez Peruko Mendi Gidarien Elkarteko kideak azaldu duenez.
Desagerpenaren berri iragan asteartean izan zuten. Mendizaleek zenbait hilabete zeramatzaten zonan eta ez ziren espedizio bateko kide.