Mundua -

Hiru aste presidentetzan

Trumpen migrazio debekua blokeatuta mantendu du AEBko Justiziak

Hala, Apelazio Gorteak aurreko ostiralean debekua blokeatu zuen epailearen erabakia babestu du. Bestalde, Trumpek atzera egin du 'Txina bakarraren' politika dela eta.

Donald Trump, duela gutxi egindako bilera batean. Argazkia: EFE
Donald Trump, duela gutxi egindako bilera batean. Argazkia: EFE
Epaileek berriro immigrazio dekretuari uko egin diote

1:58

agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBko Apelazio Gorteak Donald Trumpen Gobernuak migrazioaren inguruan egindako debekua dela eta aurkeztutako helegitea errefusatu du, hori dela eta, blokeatuta jarraituko du.

Ebazpenak dioenez, Efek jakin ahal duenaren arabera, Auzitegiak Administrazio estatubatuarrak egindako helegitea errefusatu du, hortaz, litekeena da auzia Auzitegi Gorenean erabakitzea.

Trumpen erantzuna arina izan da, eta dagoeneko ohartarazi du auzitegietan debekua defendatzen jarraituko duela.

"AUZITEGIETAN IKUSIKO DUGU ELKAR, GURE HERRIALDEAREN SEGURTASUNA JOKOAN DAGO!", esan du Trumpek Twitterren argitaratu duenez.

Auzitegiko hiru epaileek aho batez baieztatu dute James Robart epaile federalak aurreko ostiralean emandako epaia, hau da, Trumpen debekua bertan behera utzi behar zutela Washingtonek eta Minesotak aurkeztutako salaketaren ostean, indarrean jarraitzeak eragingo lukeen "berehalako kalatea" argudiatuta.

Halaber, errefusatu egin dute Gobernuak aurkeztutako argudioak. Trumpen ordezkariek esan zuten debekua bertan behera utziz gero herrialdea arriskuan egongo litzatekeela eta Gorteak ez duela auzia aztertzeko eskumenik.

Epaileen arabera, Gobernuak "huts egin" zuen, segurtasun nazionalaren argudioa aurkeztean.

Trumpek atzera egin du Txinaren aurrean

Donald Trump AEBko presidenteak hitza eman dio Xi Jinping presidente txinatarri 'Txina bakarraren' politika mantenduko duela, Etxe Zuriak zabaldu duenez. Jimmy Carterrek bultzatu zuen politika hori, 1979an, Taiwanekin diplomazia-harremanak hautsi ostean.

Trumpek eta Xik elkarrizketa "luzea eta oso atsegina" izan dute telefono bidez. Horretan, "hainbat gai" izan dituzte ardatz, besteak beste, presidente estatubatuarrak "Txina bakarraren' politikaren inguruan esandakoak, eta Taipei herrialde gisa aitortzeko mehatxuak, azaroan hauteskundeak irabazi eta gero.

"Trump presidenteak 'Txina bakarraren' politika errespetatzeko konpromisoa hartu du, Xi presidenteak eskatuta", esan du Etxe Zuriak ohar baten bidez.

"Estatu Batuak eta Txinak harremanak eta negoziazioak abiaraziko dituzte, bien interesen aldeko gaietan", Etxe Zuriak bestelako xehetasunik eman gabe gaineratu duenez.

'Txina bakarraren' politikaren ika mika Trumpek hasi zuen, Tsai Ing-wen Taiwaneko presidentearekin hitz egin zuenean, eta azken 40 urteetan Taipei eta Washingtonen artean izan diren mailarik handieneko elkarrizketak izan dira.

Ondoren, presidente estatubatuarrak adierazi zuen ez zuela onartuko Txinak zer egin behar duen "agintzea": "Ez dakit zergatik egon behar dugun 'Txina bakarraren' politikari lotuta, Txinarekin akordiorik egiten ez badugu zenbait arlotan, merkataritza barne".

Hauteskunde kanpainan eta agintaldian, AEBko defizitaren iturria izatea leporatu zien Trumpek Txinari eta Mexikori, enpresek lekuz aldatzen dituztelako lantegiak. Hori dela eta, joera aldatuko zuela promestu zuen Trumpek, Pekinen aurrean.

Orduan, Pekinek ohartarazi zuen 'Txina bakarraren' politika bertan behera utziz gero, bi herrialdeen harremanen egonkortasuna ere bukatu egingo zela esan zuen Xik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Txina bideoak Hauteskundeak AEB bideoak Gaurko azken orduko albistea Donald Trump albisteak Albisteak Melania Trump