Mundua -

Hiru lehergailu

Gutxienez 74 hildako Ugandan izan diren bi atentatuetan

Biktimak jatetxe batean eta rugby klub batean Munduko Txapelketaren finala ikusten ari ziren. Erasoak AL Qaedaren milizia somaliarrarekin erlazionatutako Al Shabab talderi leporatu diote.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez, 64 pertsona hil dituzte Kampalan, Ugandako hiriburuan, izan diren bi atentatuetan. Biktimen artean hainbat atzerritar daude eta horietako bat estatubatuarra dela konfirmatu dute agintariek.

Guztira, hiru lehergailuk eztanda egin dute Kampalako bi saltokietan. Une horretan, gainera, jendez gainezka zeuden, izan ere, Munduko Txapelketaren finala ikusteko jende mordoa bildu ziren bertan. Leherketak 22:30ean (bertoko ordua) izan dira Ethiopian Village jatetxean eta Kampalako rugby elkartean.

Poliziak, hondakinen artean, buru bat eta hanka batzuk topatu ditu eta, hortaz, atentatu suizida bat dela pentsatzen dute. Kampalako polizia-buruak erasoak AL Qaedaren milizia somaliarrarekin erlazionatutako Al Shabab taldeak egin dituela uste du. Hala izanez gero, talde horrek Somaliako mugetatik kanpo erasotzen duen lehen aldia izango litzateke. Jatetxean aurkitutako hildakoen artean estatubatuar bat dago. Hillary Clinton Estatuko idazkariak gertakaria gaitzetsi du eta egileak epailearen aurrean jartzeko Ugandako agintariekin lanean jarriko direla esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea