Mundua -

Kubatik

Kubako lehen preso politikoak Espainiara helduko dira gaur

Espainian gelditzea edo beste toki batera joatea erabaki ahal izango dute heltzen direnean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Raul Castroren Gobernuak askatutako Kubako hamaika preso politiko eta bere senideak Espainiara helduko dira asteartean La Habanatik aterako diren Air Europako eta Iberiako bi hegalditan, Miguel Angel Moratinos Espainiako Atzerri ministroak jakinarazi duenez.

Lehen hegaldia 13:00 aldera helduko da Espainiara eta bigarrena 14:00 aldera.

Guztira 65 pertsona, hamaika preso politiko eta bere senideak datoz; Espainiara heltzen direnenean Estatuan gelditzea edo beste toki batera alde egitea aukeratu ahal izango dute.

Moratinosen hitzetan, garrantzitsuena Kubako agintarien "mezua eta erabakia" da; izan ere, Kubako preso politikoen "kapitulua itxiko dute behin-betiko".

Kubako preso politiko guztiak askatuko dituzte eta Espainiara joango dira; hortik, nahi duten herrira joan ahal izango dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea