Mundua -

Barne ikerketa

Ontzidiaren abordatzean akatsak izan zirela onartu du Israelgo Armadak

Itsas Armada ez zegoen erresistentziari aurre egiteko prest eta ez zituen indarra erabiltzeko beharrezko baliabideak eskura, ikerketaren arabera.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Israelgo Armadak Gazara laguntza humanitarioa zeraman ontzidiari egindako abordatzea ez zuen behar bezala planifikatu, barne ikerketa militarraren arabera. Eraso horretan bederatzi ekintzaile hil ziren maiatzaren 31n.

Ikerketaren zirriborroaren ondorioak jakitera eman ditu Israelgo Armadak. Giora Eiland jenerala buru izan duen aditu talde batek egin du azterketa.

Maiatzean, itsasoan gertatutakoa aztertu du Armadak. ''Askatasunaren Ontzidia''ri egindako erasoan Turkiako bederatzi ekintzaile hil ziren Israelgo soldaduen tiroen ondorioz.

Itsas Armada ez zegoen erresistentziari aurre egiteko prest eta indarra erabiltzeko beharrezko baliabideak ez zituen eskura, ikerketaren arabera. Mavi Marmara ontziaren abordatzean indarra erabili behar izan zuten soldaduek eta bertan izan ziren hildakoak.

Abordatzea egin ostean baldintzek egindako planifikazioarekin zerikusirik ez zutela dio txostenak eta eraso taldeek ez zuten ekintza metodoa berriz aztertu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea