Mundua -
Ipar Irlanda
Istiluak izan dira Belfasten hirugarren gauez jarraian
Dena dela, ez da inor zauritu. Martxa protesta batzuetan hasi ziren istiluak, igandean.
Erredakzioa
Hamarka gazte nazionalista protestantek istiluak egin dituzte bart Belfasteko iparraldean (Ipar Irlanda), iturri ofizialek baieztatu dutenez. Hirugarren gaua izan da jarraian.
Berriz ere, erdigunea Ardoyne auzoa izan da. Bertan, poliziei eraso diete molotov koktelekin eta suzko armekin, sei tiro entzun baitituzte.
Istiluak duela hiru egun hasi ziren, "Uztailaren Hamabi"ko martxa protestanteetan.
Ipar Irlandako Poliziaren bozeramaile batek azaldu du ez dela inor zauritu istiluotan. Igandetik, 55 agente zauritu dira.
Hilabete honetan, Orangisten Ordenaren ehunka kidek desfileak dituzte, 1690ean Guillermo Orangekoa Errege protestanteak Jacobo II.a Errege katolikoa menperatu zuela ospatzeko.