Mundua -

ALDERDI DEMOKRATA

TOM PEREZ, OBAMAREN LAN MINISTROA IZANDAKOA, ALDERDI DEMOKRATAKO BURUA

Tom Perez-ek aldea atera dio Keith Ellison, alderdiko ezkerreko hautagaiari. Halere, Perez-ek Ellison izendatu du presidenteorde. Perez sekulako zeregina du alderdikideak adiskidetzen eta gaztetzen.

TOM PEREZ, OBAMAREN LAN MINISTROA IZANDAKOA ALDERDI DEMOKRATAKO BURUA

1:11

Ana Aizpiri Leyaristi

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donna Brazile, emaitzak jakinarazten:

235 boz, Tom Perezen alde; 200 Keith ellisonentzat.

Perezek Ellison besarkatu zuen, eta geroago, iragarri presidente orde egiten zuela.

Izan ere, Ellison Minessotako diputatua indartsua da partidu barruan; berni Sanders-en laguna; hillaryk presidente hautagaitzarako gailendu zuen gizonarena, alegia.

Hilaryk baina ez zuen gailendu Donald Trump.

Baina, Ez da presidentzia, Demokraten galera bakarra ; kongresuko bi ganberetan   errepublikanoek hartu diete aurrea.

Areago, estatu batuetako estatuen hiru laurdenetan, errepublikanoak daude indartsuago.

Perezen erronka ez da nolanahikoa. Alderdi barruko harremanak berreraiki, eta  kideak gaztetu. Gainera  amerikar askoren disgustua Donald Trump-en aurrean, Alderdi demokratarentzako laguntza bihurtu behar du.

Perez-ek alderdia kudeatzeko estilo berria agindu zuen bart.

Besteak beste, jendeari deika hasiko omen da, zer egin ez dakienean, erantzun eske.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea