Mundua -

Polemika

Zatiketa Argentinan, homosexualen arteko ezkontzak onartu ostean

Lege honen onarpenarekin, Argentina sexu bereko pertsonen arteko ezkontzak onartzen dituen Hegoamerikako lehenengo herrialdea bilakatu da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Buenos Aireseko (Argentina) Kongresuaren plaza azken egunotan bizi den zatiketaren isla bihurtu da, Senatuak homosexualen arteko ezkontzak baimentzen dituen legea onartu ostean. 15 orduko debate tirabiratsu baten ostean, sexu bereko pertsonen arteko ezkontzak babesten dituen legeak aldeko 33 boto jaso ditu, 27 kontrako boto eta 3 abstentzio.

Piztu den polemika eragin sendoa izan du Argentinako gizartean. Debateak Cristina Fernandezen Gobernua, ezkontza homosexualen aldekoa, oposizioarekin eta Eliza katolikoarekin aurrez aurre jarri ditu.

Legearen kontrako milaka lagun bildu dira Kongresuaren aurrean "Soilik emakumea eta gizona" edo "Aita eta ama nahi ditut" lemapean. Aurrean, giza eskubideen aldeko taldeak eta erakunde homosexualak, legea babestu dute "Sotana kendu" lemapean.

Lege honen onarpenarekin, Argentina sexu bereko pertsonen arteko ezkontzak onartzen dituen Hegoamerikako lehenengo herrialdea bilakatu da.

Momentura arte, soilik Argentinako lau hirik onartzen zituzten homosexualen arteko ezkontzak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea