Mundua -

Analisia

Bi albiste on Barack Obamarentzat

Atzo Senatuak bere oniritzia eman zion finantza sistemaren erreformari. Hala ere, zerbait susmagarria dago lege honen baitan. Banketxeek ez dute zarata handirik atera.

Jesus Torquemada | Nazioarteko analista

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi albiste on eman zizkioten atzo Barack Obama Ameriketako Estatu Batuetako presidenteari. Lehena, azkenean bukatutzat ematen dutela Mexikoko Golkoan izandako isuria. Apirila bukaera ezkeroztik petroliorik isurtzen ez zen lehen eguna, atzokoa.

Gai honek asko hondatu du Obamaren onarpena, batez ere marea beltzak kalte gehien sortu duen zonaldean: hegoaldean.

Bigarren albiste ona Senatuak argi berdea eman diola finantza sistemaren erreformari. Obamak datorren astean sinatuko du legea.

Lege honek, mugak jartzen dizkie bezeroekin gehiegikeriak egiten dituzten banketxeei. Diru gehiago edukitzea behartzen die, eta kontrol zorrotzak ezarri inbertsio arriskutsuak egin ez ditzaten.

Hala ere zerbait susmagarria dago lege honen baitan, zeren eta oso erraz atera da aurrera. Gizartean zein kongresuan sortu den eztabaida Gizarte Segurantzak eragindakoa baino askoz txikiagoa izan da. Banketxeek ere ez dute zarata handirik atera.

Guzti hau ikusita seguru, sakon sakonean, finantza-botere handien interesei ez diela benetan hainbeste eragiten lege honek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea