Mundua -
Polemika
Zapatero ez da Ruandako presidentearekin bilduko
Ruandako presidenteari genozidioa leporatu zioten eta Zapatero berarekin biltzea kritikatu dute gobernuz kanpoko erakundek. Hori dela eta, ez da bilera egingo. Zapatero Ban Ki-moonekin bilduko da.
Erredakzioa
Jose Luis Rodriguez Zapatero presidentea ez da azkenean Paul Kagame Ruandako presidentearekin bilduko, Gobernuko iturriek adierazi dutenez. Izan ere, Espainiako hainbat Gobernuz Kanpoko Erakundek (GKE) eta alderdik Zapatero genozidioa leporatzen zaion pertsona batekin biltzea kritikatu ostean.
Zapatero eta Kagame Milurteko Helburuak berrikusteko bileran egongo ziren, baina azkenean Gobernuaren ordezkari moduan Miguel Angel Moratinos Kanpo ministroa eta Soraya Rodriguez Nazioarteko Kooperazioko idazkaria joango dira.
Agenda berria jarraituz, Zapatero Ban Ki-moon Nazio Batuen Erakundearen idazkari orokorrarekin bilduko da Moncloan 12:45etan.
NBEaren presidenteak Zapatero eta Kagame aukeratu zituen Milurteko Garapenaren Helburuak Sustatzeko Taldea 2015 urterako mugako pobrezia eta gosea % 50ean murrizteko xedez egingo den bileran egoteko.
Espainiako Garapenerako GKEen Koordinatzaileak Zapaterok gonbidapena ukatzea eskatu zuen, Auzitegi Nazionalak Kagameri "genozidio eta gizadiaren kontrako terrorismoarekin" zerikusia zuten delituak leporatu zizkiola gogoraziz.
"Giza eskubideak babestu gabe ezin da pobreziaren kontra borrokatu", adierazi dute gobernuz kanpoko erakundeek.
Aldaketa gehiagorik ez badago, bileran Muhammad Yunus nobelduna, Michelle Bachelet Txileko presidentea eta Graça Machel Nelson Mandelaren emaztea izango dira.