Mundua -

Indarkeria Mexikon

Sikario batzuek ospakizun batetan zeuden 17 pertsona hil dituzte

Urtebetze batean ustekabean sartu eta tiroka hasi dira hitzik esan gabe. Hildakoek 20 eta 38 urte artean zituzten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Festa batetan zeuden 17 pertsona hil egin dituzte Coahuila estatuan, Mexiko iparraldean. Susmo guztien arabera, hiltzaileak droga kartelekin erlazionatuta daude.

Erasoa goizaldeko lehen orduetan izan da. Sikario batzuk urtebetetze ospakizun batean ezustean sartu dira eta hitzik esan gabe tiroka hasi dira 17 pertsona hil eta 18 zaurituz.

Hildakoen artean 12 gizonezko eta bost emakumezko daude. Orain arte 10 identifikatu ahal izan dituzte, guztiak 20 eta 38 urte bitartekoak.

Bertako agintariek ez dakite eraso honen zergatia zein den, baina droga kartelekin lotuta egon daitekeela susmatzen da. Fiskaliak ikerketa bat jarri du martxan.

25.000 hildako lau urtetan

Hiketaren lekuan 116 bala-zorro aurkitu dituzte, A-15 eta AK-47 eraso fusilekin erabilitakoak. Arma hauek sikarioek sarri erabiltzen dituzte.

Cohauila droga kartelen arteko indarkeria boladak hartutako estatuetariko bat da. 2006. urtetik aurtengo ekainerarte 25.000 hildako sortu ditu Mexikon bizi den indarkeria giroak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea