Mundua -
Iruzkina
Iraken gauzak gertatzen dira oraindik
Badirudi munduak ahaztu egin nahi duela, baina herrialde hartan indarkeria pil-pilean dago oraindik.
Jesus Torquemada
Azken aldian gutxi hitz egiten da Iraki buruz. Badirudi munduak ahaztu nahi duen guda dela. Han, ordea, indarkeriak ez du etenik.
Prain dela urte gutxi portadetako albistea zen, baina gaur egun ez da ia aipatzen. Hala ere, atzoko eraso soizidak ezaugarri bereziak ditu. Gutxienez 50 lagun hil eta beste hainbeste zauritu zituzten bi erasotan, Al Kaidaren zigilua daukan erasoetan.
Atentatuen helburua ez zen soldaduak hiltzea izan, Irakeko Gobernuarekin elkarlanean ari diren miliziano suniak hiltzea baizik. Gobernuaren aldeko gerrillari suniak beharrezkoak dira Irakeko Gobernuaren eta aliatu diren AEBen estrategiarako.
Orain dela lau urte, suniak estatubatuarren buruhauste handienetarikoak ziren. Gehiengoak boteretik kendutako Saddam Husseinen aldekoak ziren.
Orduan Petraeus jenerala iritsi zen eta gerrillari sunien leialtasuna lortzea beharrezkotzat jo zuen. Bere buruzagiekin adostasunera iritsi eta suniek Gobernutik soldata jasotzera pasatu ziren.
Hain zuzen, atzo hileko soldata jasotzeko ilara egiten ari zirenean eraso zieten. Eta hori guztia Estatu Batuetako soldadu gehienak Iraketik alde egiten hasteko hilabete falta denean etorri da.
Al Kaidaren abisua izan da; ez da erretiro lasaia izango.