Mundua -

Afganistanen

Moratinos: 'Afganistango hiritarrak kontuan izan behar dituzte'

Nazioarteko misioek Afganistango agintariei erantzukizunak transferitzeko gaia jorratuko dute bihar hasiko den Kabuleko konferentzian.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

David Petraeus jeneralaren eta Miguel Angel Moratinos Espainiako Atzerri ministroaren hitzetan, segurtasun gehiago eman behar zaie Afganistango hiritarrei beraien erakundeak indartzeko.

Atzo Petraeus AEBetako eta NATOko tropen arduraduna Afganistanen eta Moratinos Kabulen bildu ziren; Espainiako ministroa Hamid Karzai Afganistango presidentearekin bildu zen ere.

Petraeusen eta Moratinosen hitzetan, Afganistango Estatu indartsu baten eraikuntzak hiritarren laguntza izan behar du, Espainiako ordezkaritzako iturriek jakinarazi dutenez.

"Jirgen" (biltzar probintzialak) iritzia kontuan izatea edo gobernuaren lana ezagutzera ematea garrantzitsua dela eta alde horretan hobetu behar dutela uste dute Petraeusek eta Moratinosek.

Nazioarteko misioek Afganistango agintariei erantzukizunak transferitzeko gaia jorratuko dute bihar hasiko den Kabuleko konferentzian.

Era berean, Karzairen Gobernua talibanekin bakeak egiteko prest dagoela adieraziko die; horretarako, talibanek armak utzi, Konstituzioa onartu eta emakumearen eskubideak onartu beharko dituzte.

Gaur Zalami Rasoul Afganistango ministroarekin bilduko da Moratinos eta jarraian Espainiara itzuliko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea