Mundua -

Grezian

Irrati pribatu bateko zuzendaria hil dute Atenasen

Sotiris Giolias "Zema 9.89" irratiko zuzendaria zen eta hamar tiroz erail dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sotiris Giolias, "Zema 9.89" irratiko zuzendaria, ezezagun batzuk tirokatuta hil da Atenaseko bere etxean.

Lehen informazioen arabera, 37 urteko Gioliasek 10 tiro jaso ditu. Oraindik ez dago argi arma bat edo bi erabili dituzten kazetaria hiltzeko.

Gainera, poliziak 15 bala-zorro topatu ditu gertakariaren lekuan eta handik bi kilometrora guztiz erreta zegoen auto bat aurkitu dute, abandonatuta, ustez hiltzaileek alde egiteko erabilia.

Azken 35 urtetan, terrorista taldeek egunkari ezberdinetako bi jabe hil dituzte eta poliziak babes berezia jarri diete kazetaritzan ari diren zuzendari eta agintari batzuei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea