Mundua -
Alemania
Erasoa aizkoraz Dusseldorfen: Bederatzi zauritu, batzuk larri
Poliziak susmagarri bat atxilotu du, 36 urtekoa, Alemaniako hiri horretako geltoki nagusian izen den erasoaren ostean. Erasotzaileak buruko gaixotasunen bat luke, Poliziaren arabera.
Agentziak
Gizon batek bederatzi pertsona zauritu ditu, horietatik batzuk larri daude, aizkora batekin Dusseldorfeko (Alemania) tren geltoki nagusian. Bart izan da erasoa eta Alemaniako Poliziak ustezko erasotzailea, 36 urtekoa, atxilotu du, tokiko hedabideek jakitera eman dutenez.
Alemaniako Poliziak segurtasuna indartu du inguruan, eta hainbat bidai atzeratu dituzte erasoaren ostean.
Segurtasun indarrek Kosovoko 36 urteko gizon bat atxilotu dute. Wuppertal Dusseldorfetik 30 bat kilometrora dagoen hiri batean bizi da. Poliziaren ustean, erasotzaileak bakarrik egin du atentatua, eta buruko gaixotasunen bat luke.
Ustezko erasotzailea tren geltokitik ihes egiten ahalegindu da, baina zubi batetik salto egitean erori egin da eta larri zaurituta eraman dute erietxera. Gertatutako argitzeko ikerketa zabalik jarraitzen du, eta ez dira atxiloketa gehiago baztertzen.