Mundua -
Isuria Mexikoko golkoan
Jarioa atzeman dute Makondon itxitako putzuan
BP petrolio enpresak putzua ixteko erabilitako metalezko kanpaiak ez du isuria guztiz etetea lortu.
Erredakzioa
Iragan astean itxitako Makondoko putzuak petrolioa Mexikoko golkora isuritzen jarraitzen du. Antza denez, jario txiki bat antzeman dute bertan eta ondorioz Amerikako Estatu Batuek putzua berrirekitzeko eskatu diote arazoa konpontzeko lehen pausu bezala.
AEBko gobernuak putzua berriz irekitzeko plan bat aurkez dezan eskatu dio BPri Makondon lan egiten duten ingeniariek itsas hondotik gertu isuri txiki bat antzeman ondoren.
BPk putzua ixteko jarritako metalezko kanpaia jarri eta arazoa konponduta zegoela ziurtatu zuen pasadan astean. Azken orduan aurkitutako isuriak, berriz, kontrakoa esaten du.
"Putzuaren ahotik gertu isuria dagoela konfirmatu ezkero, euskarri balbula berehala berrirekitzeko idatzizko prozedura eskuratzea agintzen dut" esan du Thad Allen isuriaren garbiketa eta euskarri lanen arduradun nagusiak eta Kosta Zaintzako almirante ohiak. Allenek idatziz bidali dio agindua Bob Dudley BPk Mexikoko golkoan duen arduradunari.