Mundua -

Siria

59 hildako Damaskon, erromes xiiten kontrako atentatuetan

SANA albiste agentzia ofizialak ''terroristei'' egotzi die atentatua, baina ez du xehetasun gehiago eman.

Atentatua Damaskon
Atentatua Damaskon
Atentatua Damaskon

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 59 pertsona hil eta 120 zauritu dira Damaskon (Siria) izan diren bi bonba-atentatutan. Zehazki, erromes xiiten bi autobusen kontra izan dira erasoak, hiri erdiguneko hilerri baten aurrean, Giza Eskubideen Siriako Behatokiak jakitera eman duenez.

Bi lehergailuek minutu gutxiko tartearekin egin dute eztanda, autobus aparkaleku batean. Biktimarik gehienak Irakekoak ziren, Siriara erromes joandakoak, Irakeko Atzerri ministroak ohar baten bidez adierazi duenez. Oinezkoen artean ere biktimak ere izan dira, Siriako Barne ministroak argitu duenez.

SANA albiste agentzia ofizialak ''terroristei'' egotzi die atentatua, baina ez du xehetasun gehiago eman. Siriako agintariek ere ez dute atentatuen inguruko xehetasunik eman eta oraingoz inork ez du beren gain hartu erasoa. Hala ere,Siriako Atzerri ministroak ohar baten bidez adierazi duenez ''Siriako armadaren garaipenari erantzuna'' da erasoa, Estatu Islamikoaren kontrako ofentsibaren baitan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Gerra Siria Atentatuak argazkiak Albisteak Siria albisteak gaur