Mundua -
Analisia
Afganistan, afganiarrago bihurtu
Afganistango Gobernuak irtenbide politiko bat bilatzea nahi du, talibanekin adiskidetzea ala atzerritarrek alde egin dezaten.
Jesus Torquemada | Nazioarteko analista
Bederatzi urte beteko ditu laster Afganistango gerrak. Hiru helburu ditu Estatu Batuen gidaritzapean nazioarteko tropek han duten parte hartzeak.
Talibanak boterera ez itzultzea, Afganistango Gobernuari babesa ematea eta gizartearen ongizate-maila hobetzea.
Ez dute helburu horietako bat ere lortu. Talibanak boteretik urrun daude, baina oso aktibo jarraitzen dute herrialdearen zati handi batean. Hamid Karzai presidentearen Gobernu afganiarrak legitimitatea galdu du, iazko hauteskundeetan izandako iruzurraren eta ustelkeri kasu ugariren ondorioz. Eta bizi maila ez da hobetu, nahiz eta nazioartetik laguntza handia bideratu den, laguntza horren zati handi bat ordea, funtzionari batzuen poltsikoetan galdu da.
Nazioarteko herrialde asko nekatuta daude jada, batez ere, europarrak, baina baita Estatu Batuak ere; Obamak ez du nahi Afganistan arazo bilakatzea, Bushentzat Irak izan zen moduan.
Horregatik egiten da gaur Kabulen Nazioarteko Konferentzia; bertan, 60 herrialdek hartuko dute parte , gatazka “afganizatzeko” estrategia eztabaidatuko dute.
Azken finean, Afganistango Gobernuak irtenbide politiko bat bilatzea nahi du, talibanekin adiskidetzea ala atzerritarrek alde egin dezaten.