Mundua -

istripua

Gutxienez 38 hildako Haitin, autobus batek harrapatuta

Babes zibilaren informazioaren arabera, herritarrek autobusari su ematen saiatu dira, baina tokiko poliziak saihestu egin du.

Istripua Haitin
Istripua Haitin
38 hildako Haitin, autobus batek hiru txaranga harrapatu ostean

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 38 pertsona hil dira Haiti iparraldean eta beste 14k zauri larriak dituzte, autobus batek musika-banda bateko kideak zapaldu ostean.

Istripua Gonaives hirian jazo da, Artibonito departamentuko hiriburuan. Marie-Alta Jean Baptiste-k, Babes Zibileko Zuzendaritzako arduraduna denak, jakinarazi duenez, autobusak, lehendabizi, bi oinezko harrapatu ditu. Horietako bat hil egin da eta besteak zauriak ditu. Horren aurrean, autobusak ihesari eman dio, eta hiru musika-bandarekin egin du topo aurrez aurre.

Gertatutakoaren aurrean, herritarrek autobusari su ematen saiatu dira, baina tokiko poliziak saihetsi egin du. Ondoren, autobus-gidaria eta zenbait bidaiari Gonaiveseko agintarien esku geratu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Nazioarteko albisteak Albisteak Latinoamerikako albisteak Harrapatzeak Trafiko-istripu hilgarriak Haitiko albisteak gaur