Mundua -

Bruselako atentatuak

Omenaldi ekitaldiak Bruselan, atentatuen lehen urteurrenean

Zaventem aireportuan eta Maelbeek metro geltokian egindako erasoetan 32 pertsona hil ziren.

Minutuko isilunea Bruselan, atentatu jihadisten lehen urteurrenean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur goizean minutu bateko isilunea egin dute Bruselako Zaventem aireportuan eta Maelbeek metro geltokian, atentatuen lehen urteurrenean. Erasoetan 32 pertsona hil ziren.

Aireportuko ekitaldi horrek eman dio hasiera duela urtebeteko atentatuetan hildakoak gogoratzeko antolatutako ekitaldiei.

Hildakoen senide eta lagunek, egun horretan lan egin zuten larrialdi zerbitzuetako kideek, Belgikako errege-erreginek eta Charles Michel lehen ministroak minutu bateko isilunea gorde dute 07:58an (06:58 GMT), Bruselako aireportuan leherrarazi zituzten bi bonbetako lehenak eztanda egin zuen orduan. Zaventem aireportuko erasoan 16 pertsona hil ziren.

ATENTADOS DE BRUSELAS ACTOS DE HOMENAJE REYES DE BRUSELAS PRIMER MINISTRO BELGA EFE

ATENTADOS DE BRUSELAS ACTOS DE HOMENAJE REYES DE BRUSELAS PRIMER MINISTRO BELGA EFE

Belgikako errege-erreginak eta lehen ministroa. Argazkia: EFE

Horren aurretik, atentatu horietan hildako guztien izen-abizenak irakurri dituzte, banan-banan, eta Belgikako erregeak lore sorta bat utzi du leherketa izan zen tokian.

Omenaldiak iraun dituen 26 minutuetan, zirkulazioa eten dute aireportuan.

ATENTADOS BRUSELAS HOMENAJES PRIMER ANIVERSARIO EFE

ATENTADOS BRUSELAS HOMENAJES PRIMER ANIVERSARIO EFE

Bruselako aireportuko ekitaldia. Argazkia: EFE

Aireportutik Maelbeek metro geltokira joan dira. 16 pertsona hil ziren duela urtebete, 09:11n, leherrarazi zuten bonba baten ondorioz.

Bruselan 09:11k zirenean (08:11 GMT) minutu bateko isilunea egin dute Maelbeek metro geltokian, aurrez Zaventem aireportuan egin bezala. Isilunea egin aurretik, ordea, Belgikako erregeak lore sorta bat utzi du biktimen alde.

Metro geltokiko ekitaldian, biktimetako batek eta hildakoetako baten senide batek hitz egin dute, eta, gero, Rudi Vervoort Brusela eskualdeko ministro-presidenteak biktimak oroitzeko plaka bat inauguratu du.

Ekitaldi hori amaitutakoan, Belgikako errege-erreginak eta gainerako agintariak Europa auzora joan dira, Jean-Henri Compère artistak biktimen omenez egindako eskultura inauguratzera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Brusela bideoak Belgika bideoak Atentatuak albisteak Albisteak