Mundua -

Atentatua, Errusian

Bi pertsona hil dituzte Kaukason, zentral batean izandako erasoan

Ezezagun batzuk Islaimei herriko zentral hidroelektrikoan sartu dira, eta gutxienez bi segurtasun zaindari hil dituzte tiroka.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez bi pertsona hil dituzte Errusian, Kaukaso iparraldean, Kabardino-Balkaria eskualdeko zentral hidroelektriko baten aurka izandako atentatu terrorista batean, Ria Novosti albiste agentziak kaleratu duenez.

"5:20 aldera (Euskadiko 3:20) ezezagun batzuk Islaimei herriko zentral hidroelektrikoan sartu dira, eta gutxienez bi segurtasun zaindari hil dituzte tiroka", aipatutako iturrien arabera.

Hilketen ostean, erasotzaileek bi lehergailu lehertu dituzte zentralaren barruan eta kalteak eragin dituzte zentraleko generadorean.

Bestalde, RusHydro erasoa jaso duen konpainiaren bozeramaile baten arabera, baliteke atentatu terrorista bat izana.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea