Mundua -
Frantzia
Normaltasuna nagusi Orlyko aireportuan, larunbateko erasoaren ostean
Trafikoa 'guztiz berrezarri' dute eta atzo bidaiatu gabe geratu ziren erabiltzaile guztiek gaur bidaia egin ahal izatea espero dute.
Agentziak | Erredakzioa
Pariseko Orly aireportuan normaltasuna da nagusi gaur, atzoko erasoaren ostean hainbat orduz itxita egon eta gero. Atzo bidaiatu ezin izan zuten erabiltzaile guztiek bidaia egin ahal izatea espero dute gaur.
Agustin de Romanet Pariseko Aireportuetako (ADP) presidenteak "France Info"ri adierazi dionez, bidaia egitekoak ziren 54.000 pertsonetatik 10.000 bidaia egin gabe geratu ziren, hegaldi ugari bertan behera utzi behar izan zituztelako. Gaur trafikoa "guztiz berrezarri" dutela azaldu du De Romanetek, eta bidaia guztiak abiatu ahal izatea espero dute.
ADPren presidentearen esanetan, larunbatekoaren antzeko gertaerak jazotzen direnean, segurtasuna hobetzeko neurrien inguruan hausnartzen dute. Zentzu horretan, De Romanetek azaldu du aireportuko eremu publikorako sarreran kontrol aleatorioak ezartzeko aukera aztertzen ari direla, baina neurria arriskutsutzat jo du.