Mundua -

Polemika

Dijsselbloem: 'Hegoaldekoek edanean eta emakumetan gastatzen dute'

Adierazpen matxista horien aurrean, Eurotaldeko presidentea kargugabetzea eskatu dute eurodiputatuek.

Jerome Dijsselbloem, Eurotaldeko presidentea. Argazkia: EFE
Jerome Dijsselbloem, Eurotaldeko presidentea. Argazkia: EFE
Jerome Dijsselbloem, Eurotaldeko presidentea. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuneko (EB) hegoaldeko herrialdeek “diru guztia edanean eta emakumetan” gastatzen dutela esan du astearte honetan Jeroen Dijsselbloem Eurotaldeko presidenteak, eta gero laguntza eskatzen dutela.

Alemaniako Frankfurter Allgemeine Zeitung egunkariak egindako elkarrizketa batean adierazi duenez, “euroaren krisia hasi zenetik iparraldeko herrialdeek elkartasuna adierazi diete laguntza behar izan duten herrialdeei. Sozialdemokrata izanik, interesik gabe laguntzeko prest nago beti. Dena dela, laguntza eskatzen dutenek betebehar batzuk dituzte. Herrialde batek ezin du diru guztia edanetan eta emakumetan gastatu, eta, ondoren, laguntza eskatu”.

Sortutako polemikaren aurrean, Eurotaldeko presidenteak ez du barkamenik eskatu nahi izan: “Ez, ez. Argi daukat zer esan nuen, hitz horiek nire ahotik irten zirelako. Ez da beharrezkoa esandakoa berriz irakurtzea”, azpimarratu du Jeroen Dijsselbloem politikariak. Ernest Urtasun Berdeak alderdiko eurodiputatu katalanak Europako Parlamentuan barkamena eska dezan egindako eskaerari erantzunez egin ditu adierazpen horiek Eurotaldeko presidenteak.

Halaber, Espainiako hedabideetan bere adierazpenek izandako oihartzunaren aurrean harrituta agertu da Jeroen Dijsselbloem. “Oso argi utzi nuen elkartasuna erantzukizunarekin eta betebeharrekin bat etorri behar dela”, azaldu du.

Urtasunen esanetan, berriz, Eurotaldeko presidentearen hitz horiek “onartezinak” dira. Ildo horretatik, adierazpen matxistak direla salatu du, eta EBko hegoaldeko herrialdeei zuzendutako hitzak guztiz faltsuak diren estereotipoei jarraiki egin dituela gaineratu du.

Bestalde, Esteban Gonzalez Pons Alderdi Popularreko eurodiputatuaren ustez, Dijsselbloemek “barkamena eskatu edo Eurotaldeko presidente gisa dimisioa eman behar du”, dagoeneko “ez baita neutrala”.

Halaber, Javi Lopez PSOEko eurodiputatuak Dijsselbloem kargugabetzea eskatu du, “iraingarria, ezjakina eta harroputza” izatea egotzita.

Marina Albiol Ezker Batuaren bozeramaileak ere, Eurotaldeko presidentea “lehenbailehen” kargugabetzea eskatu du, Europar Batasuneko hegoaldeko herrialdeei iraindu izana leporatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak EB Europako herrialdei buruzko albisteak Gaurko azken orduko albistea