Mundua -
Londresen
Musulman bi autobusetik jaitsarazi dituzte beloa eramateagatik
Gidariak mehatxutzat jo zituen gorputz osoko estalkia zeramatelako. Kanporatutako emakumezkoak 22 urteko bi ikasle dira.
Erredakzioa
Bi emakume musulmanek salatu egin dute Londreseko autobus batetik jaitsiarazi zituztela gorputz osoko estalkia janzteagatik. 22 urteko bi ikasleak bidaiatzeko txartela eskuetan zutela igo ziren autobusera, baina gidariak bidaiarientzat mehatxua zirela esan eta autobusetik jaisteko agindu zien.
Antza denez, konpainiak ikerketa bat hasi du jazoeraren nondik norakoak argitzeko, BBC kateak jakinarazi duenez.
Yasminek ''yihab'' bat janzten zuen eta Atoofak ''niqab''-a eramaten zuen; Londresen zeuden Unibertsitatean lan bat aurkezteko. Metroan bidaiatzen ohi dira, baina Yasminek hanka bat minduta zeukan eta autobusa hartzea erabaki zuten.
Yasminen hitzetan, autobusera igo zen galdera bat egiteko, baina zerbitzutik kanpo zegoen autobusa une horretan, eta gidariak jaisteko agindu zion.
"Hamar minutu beranduago bidaiariak igotzen hasi ziren. Sartzera joan ginenean, autobusetik jaisteko errepikatu zigun. Aurretik gertatutakoagatik haserre zegoela uste izan nuen", azaldu du. "Autobusean eramango ez gintuela ohartarazi zigun, mehatxu bat ginelako", gaineratu du.
Emakumeak beste gidari bati kexu egin zioten eta kexa jartzeko gomendioa egin zien.