Mundua -
Mindanao uhartean
7,3 graduko lurrikara bat eta bi erreplika jazo dira Filipinan
Lur-mugimenduen epizentroa 576 eta 617 arteko sakoneran kokatu dira Cotabato hego-ekialdean, Mindanao uhartean. Erreplikak 7,6 eta 7,4 gradukoak izan dira.
Erredakzioa
7,3 graduko lurrikara bat eta 7,6 eta 7,4 graduko bi erreplika jazo dira Filipinako hegoaldean. Momentuz ez diruri biktimarik dagoenik, herrialdeko iturri ofizialek adierazi dutenez.
Lurrikara 06:08etan jazo da (23:08 Espainian) eta erreplikak, ordea, ordu bat beranduago izan dira. Lur-mugimenduen epizentroa 576 eta 617 arteko sakoneran kokatu dira Cotabato hego-ekialdean, Mindanao uhartean. Intentsitate handiaz gain, ez da tsunami alerta deitu.
"Lurrikara oso sakonera handian jazo da eta ez du olatuak sortzeko arriskurik", adierazi du Renato Solidum sumendietan eta lurrikaretan adituak.