Mundua -
Londresko atentatua
Aske utzi dituzte Londresko atentatuaren harira atxilotutako sei lagun
Londresko segurtasun indarrek zabaldu dutenez, 21 eta 28 urte arteko bi emakume eta lau gizon dira aske utzi dituztenak. Ikerketa zabalik dago.
Agentziak | Erredakzioa
Londresko Poliziak ostiral honetan jakitera eman duenez, kargurik gabe aske utzi dituzte asteartean Londresen izandako atentatuaren ostean atxilotutako sei pertsona. Horrenbestez, lau lagun dira egun atxilotuta daudenak.
Londresko segurtasun indarrek zabaldu dutenez, 21 eta 28 urte arteko bi emakume eta lau gizon dira aske utzi dituztenak. Scotland Yardeko bozeramaileak azaldu duenez, Birminghamen atxilotu zituzten (Ingalaterra erdigunean). Hiri hartan atentatuaren ustezko egilea bizi zen. Erasoaren ondorioz lau pertsona hil eta 50 bat lagun zauritu zituen.
Ostegunean atxilotutako bi gizon (27 eta 58 urtekoak) espetxean jarraitzen dute, Mark Rowley Scotland Yardeko terrorismoaren aurkako unitatearen buruak aditzera eman duenez. Halaber, 35 urteko gizon bat eta 32 urteko beste emakume bat kartzelan jarraitzen dute.
Une honetan, atentatuaren nondik norakoak argitzeko ikerketa zabalik dago.