Mundua -

60. urteurrena

Europako herrien batasunean 'inoiz baino gehiago' sakontzeko aldarria

EBeko 27 estatutako agintariek Erromako ituna sinatu dute, hura sinatu zela 60 urte bete direnean. Erresuma Batuak ez du parte hartu ekitaldian.

 

EBeko agintariak, 2017ko martxoaren 25ean Erroman egindako bileran. EFE
EBeko agintariak, 2017ko martxoaren 25ean Erroman egindako bileran. EFE
EBren batasuna berresteko adierazpena sinatu dute 27 herrialdeek

1:38

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuneko 27 estatutako agintariek, Erresuma Batukoak izan ezik, Erromako adierazpena sinatu dute gaur, EBren 60. urteurrena dela eta. EBko kide diren estatuen batasuna eta zatiezintasuna azpimarratu dute, baita Europako proiektuan aurrera jarraitzeko borondatea ere.

Halaber, Donald Tusk Europako Kontseiluko presidenteak, Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko presidenteak eta Antonio Tajani Euroganberako presidenteak ere sinatu dute ituna.

"Elkarrekin jardungo dugu noranzko berean, nahiz eta erritmo eta intentsitate desberdinekin, beharrezkoa izanez gero. Itunetan zehaztutakoa beteko dugu eta atea irekita utziko diegu gurekin bat egin nahi dutenei. Gure batasuna zatitu gabea eta zatiezina da", nabarmendu dute testuan.

27 herrialdeek "aurrekaririk gabeko erronkak" aipatu dituzte akordioan: "gatazka erregionalak, terrorismoa, ugaritzen ari diren migrazio presioak, protekzionismoa, desberdintasun sozialak eta ekonomikoak, besteak beste".

Era berean, garbi utzi dute testuan "Europar Batasuna indartzen saiatuko direla, kideen arteko batasuna eta elkartasuna areagotuz, eta arau komunak errespetatuz".

Eusko Jaurlaritzak bat egin du Erromako Itunaren 60. Urteurrenaren ospakizunarekin

Iñigo Urkulluren Exekutiboak 1957ko Ituna inspiratu zuten baloreak aldarrikatu ditu. Izan ere, "akordio hari esker ipini zen martxan Europako Ekonomia Erkidegoa, Bigarren Mundu Gerratearean zauriak gainditzen laguntzeaz gain. Adierazpen instituzional batean, lehendakariak adierazi du "bakea ez dela jada lortuta dagoen helburua, etengabe landu behar den zeregina baizik, gizarte irekiak eta ziurrak eskatzen dituena".

 

Erromako Itunak ekarritako balioak goraipatu ditu Iñigo Urkulluk
Erromako Itunak ekarritako balioak goraipatu ditu Iñigo Urkulluk
Erromako Itunak ekarritako balioak goraipatu ditu Iñigo Urkulluk

0:31

 

Urkulluk esandakoaren arabera, "Erromako Itunari esker, Europak garai modernoan abiatutako proiektu politiko, ekonomiko eta sozial esanguratsuena ipini zuten martxan, hiritarrei eta erakundeei ilusioa helaraziz. Orduz gero, Europar Batasunak inoiz izandako oparotasun sozial eta ekonomiko garrantzitsuenaz gozatu du".

Bestalde, lehendakariaren aburuz, "birsorkuntza garaia da", eta "ekintza politikoen eta erakundeen arloan hiritarrei konfiantza itzuliko dion Europa" eskatu du.

Martxak Erroman

Europar Batasunaren aldekoak eta aurkakoak manifestatu dira larunbat honetan Italiako hiriburuan, Erromako Itunaren urtemugaren harira. Elkarretaratzeak hiriko hainbat puntutan izan dira, baina ezin izan dira erdigunera gerturatu, bertan goi-bilera egin dutelako eta Poliziak muturreko segurtasun-neurriak ezarri dituelako.

Gauzak horrela, "Hau ez da gure Europa" edo "Beste Europa bat posible da" leloak eskuetan, kalera atera dira milaka herritar, gaurko data gorabahera, ospakizunetarako arrazoi gutxi daudela erakusteko.

Sindikatuek, errefuxiatuen aldeko mugimenduek eta alderdi ezkertiarrak manifestatu dira, eta Europa diferente baten aldeko mugimendua zuzentzen, Yanis Varoufakis Greziako Finantza ministro ohia izan da."Europa desintegratzen ari da austeritatearen ondorioz", salatu du Varoufakisek.

Goizeko martxak arazorik gabe igaro dira, eta 7.000 polizia baino gehiago izan dira lanean segurtasuna bermatzeko.

Bestalde, Europar Batasunaren aldekoek ere Erromako kaleak hartu dituzte, "Europaren aldeko Martxan", EBren defentsa eta terrorismoaren aurkako borroka aldarrikatzeko asmoz.

'Beste Europa bat posible da' lelopean protesta egin dute Erroman
'Beste Europa bat posible da' lelopean protesta egin dute Erroman
'Beste Europa bat posible da' lelopean protesta egin dute Erroman

1:13
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak EB Eguneko albisteak