Mundua -

Etorkinen kontrako legea

AEBetako epaile batek bertan behera utzi ditu legearen atal batzuk

Legea ostegun honetan sartuko da indarrean eta delitutzat jotzen du legez kontrako etorkina izatea Arizonako Estatuan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Susan Bolton AEBetako epaile federal batek bertan behera utzi ditu Arizonako legearen atal batzuk; legea ostegun honetan sartuko da indarrean eta delitutzat jotzen du legez kontrako etorkina izatea Estatu horretan.

Legearekin kritikoen agertu direnentzako arrakasta handia suposatzen du epailearen erabakiak. Lege horrek aurkako zazpi demanda dauzka, besteak beste, AEBetako Gobernuarena.

Blokeatutako atalak etenda geldituko dira epaitegi federalek erabaki bat hartu arte.

Epailearen hitzetan, "etorkin legalak okerki atxilotzeko aukera ematen du lege berriak".

Aurreikusita zegoen bezala, neurria ostegunean sartuko da indarrean, baina atal polemikoenak gabe; besteak beste, ez du kontuan izango bestelako arrazoiengatik atxilotutako lagunei migrazio-statusa egiaztatzeko aukera.

Era berean, AEBetan legalki dauden etorkinei dokumentazioa gainean eramatera behartzen diena ere bertan behera gelditu da.

Paperik gabeko etorkinek toki publikoetan lana eskatzea delitutzat jotzen zuen atala ere bertan behera gelditu da.

Legearen kontra daudenen arabera, pertsonen arrazagatiko diskriminazioa sortu dezake, batez ere, hispanoen kontrako arrazakeria.

Paperik gabeko 460.000 etorkin daude Arizonan, gehienak hispanoak; eta AEBetan 12 milioi etorkin daude.

Inkesten arabera, AEBetako hiritar gehienak legearen alde daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea