Mundua -
Siria
Sirian izandako eraso kimikoa 'gerra krimena' dela esan du NBEk
Nazioarteko komunitatearen zati handi batek Bashar al Assaden Gobernuari leporatu dio Jan Sheijungo (matxinoek kontrolatzen dute) erasoaren atzean egotea.
Agentziak | Erredakzioa
Astearte honetan Jan Sheijunen, Sirian, arma kimikoekin egindako erasoaren ondorioz, 70 pertsona hil ziren, horietatik 20 haurrak ziren, eta 400 lagun zauritu ziren. Ia 24 ordu geroago, gerra-hegazkinek beste bost bonbardaketa egin dituzte gune berdinean, Giza Eskubideen aldeko Siriako Behatokiak jakitera eman duenez.
Munduko Osasun Erakundeak esan duenez, Idlib gunean, erasoan zauritu ziren pertsonak zituzten sintomak ?gogorrak? dira, eta eragile nerbioso bat erabili zutela gaineratu du. Erakundeak adierazi du 2012an hasi zirela Sirian arma kimikoak lehen aldiz erabiltzen, eta geroztik ?maiztasun kezkagarriarekin? eman direla gaineratu du. Azkeneko aldiz Alepon izan zen, kloro gasa erabiliz, 2016ko irailaren eta abenduaren artean.
Astearteko sarraskiaren larritasuna ikusita, Nazio Batuen Erakundearen Segurtasun Kontseiluak larrialdiko bilera bat deitu du ostegun honetarako; AEBek, Erresuma Batuak eta Frantziak bertan irtenbide bat aurkitzea eskatu dute. Halaber, ikerketa batzorde bat abiaraziko dutela iragarri du, erasoaren erantzuleak zeintzuk diren argitzeko.
Horren haritik, honako hau nabarmendu du: ?Bai arma kimikoen erabilera bai instalazio medikuen aurkako erasoa gerra-krimenak izango liratezke eta Eskubide Humanitarioa larri hautsiko lukete?. Nazio Batuen Erakundearen hitzetan, arma kimikoen erabilera ?oso kezkagarria? da, ?munduko edozein lekutan bakerako eta segurtasunerako mehatxu larria da, eta Nazioarteko Eskubidea hausten du?.
Egileari buruz bertsio kontrajarriak
Nazioarteko komunitatearen zati handi batek Bashar al Assaden Gobernuari leporatu dio Jan Sheijungo (matxinoek kontrolatzen dute) erasoaren atzean egotea. Frantziaren ustez, Siriako erregimenak erasoan izan zuen erantzukizunari buruzko "zalantzarik ez dago", eta Boris Johnson Britainia Handiko Kanpo arazoetako ministroak azaldu duenez, ?froga guztiek? Al Assaden Gobernua izan dela diote.
Halere, Rusiak esan du Siriako Armadak asteazkenean arma kimikoen fabrika bat bonbardatu zuela, Damaskoren aldetik eraso kimikoa baztertuz.