Mundua -

Auzitegi Nazionala

Jose Couso auzia: AEBetako hiru militar atxilotzea agindu du epaileak

Telecincoko kameralaria 2003ko apirilaren 8an hil zen, Irakeko inbasioan, AEBetako Armadak Bagdadeko Palestina hotelari egindako erasoan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak Jose Cousoren heriotzaren auzian auzipetutako hiru militar estatubatuarrak bilatzea, atxilotzea eta kartzelatzea agindu du gaur goizean, hirurak espainiaratzeko helburuz.

Telecincoko kameralaria 2003ko apirilaren 8an hil zen, Irakeko inbasioan barrena AEBetako Armadak Bagdadeko Palestina hotelaren aurka egindako erasoan.

Iturri juridikoek azaldu dutenez, gainera, epaileak urria eta azaro artean Irakera joateko baimena eskatu dio Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari, erasoa izan zen lekua gertutik ikusteko.

Epailearen ustez, "arrazoi ugari" daude hiru militarrak erruduntzat jotzeko, "zibilei erasotzeagatik" eta "zibilei eta kazetariei indarkeria mehatxu egiteagatik". Horrenbestez, bilatze eta atxilotze agindua justifikatuta dagoela iritzi dio, militarrek prozesuan parte hartzeko bide bakarra baita.

Halaber, erasoa George W. Bushen garaian izan zenez, Barack Obamaren Gobernuak Bushenak eman ez zion laguntza ematea espero du Pedrazek.

Auzitegi Nagusiak Cousoren hilketa berriz ikertzeko agindu zion Auzitegi Nazionalari hilabete hasieran.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea