Mundua -
Italia
Berlusconik Fini kanporatu eta Gobernu italiarra airean utzi du
Lehenengo ministroak alderdiaren Kongresuaren presidentea kaleratu du. Finiren aldekoek diote 35 diputatu eta 15 senatari dituztela, beraz, Berlusconiren gehiengo absolutua arriskuan dago orain.
Erredakzioa
Silvio Berlusconik Askatasunaren Herria (PDL) bere alderdiaren sortzailetako bat, Gianfranco Fini, taldetik kanpo utzi du, esan duenez, bere jarrera alderdiaren printzipioekin bat ez datorrelako. Berlusconik ez du konfidantzarik berarengan eta ez dago prest "alderdi bat alderdiaren barnean" izateko, haren esanetan.
Halaber, Diputatuen Ganbera ere uzteko eskatu dio.
Hala adierazi du lehenengo ministro kontserbatzaileak PDLren Presidentetza Batzordearen bileraren ostean. Bertan, Berlusconi eta Finiren arteko liskarrak aztertu dituzte, Gobernuaren kontra egindako kritikak eta haren jarraitzaileek zentzu horretan egindako adierazpenak.
Dokumentuak Finiren inguruan dioenez, Diputatuen Ganberaren presidenteak, eta PDLaren sortzaileetako batek, Gobernuaren kontrako "kritika zorrotza" mantendu du eta "Gobernuaren presidentearen aurkako eraso sistematikoa".
Berlusconik bileraren ostean esan zuen konfidantza galdu duela Finirengan , FDL ezin dela banandutako alderdia bezala agertu eta horrela ezin dutela jarraitu.
Bitartean, Finiren aldekoek diote 35 diputatu eta 15 senatari dituztela. Horrela izatekotan, Berlusconik daukan gehiengo absolutua gal dezake. Koalizioak 344 diputatu ditu (guztira 630 dira).