Mundua -
Oslo
'Lehergailua zirudien objektu bat' eztandarazi du Noruegako Poliziak
Noruegako agintarien arabera, modu kontrolatuan lehertu dute, eta gizon bat atxilotu dute susmagarria delakoan.
Agentziak | Erredakzioa
Norvegiako Poliziak baieztatu duenez, gaur goizaldean "lehergailua zirudien objektu bat" eztandarazi dute, kontrolatuta, Osloko auzo batean. Horrez gain, gizon bat atxilotu dute, susmagarri gisa.
Larunbat gauean Poliziak Twitter bidez ohartarazi zuen Gronland etnia anitzeko auzoko eremu zabal bat inguratu zutela. Gizon bati galdeketa egiten ari zirela ere jakinarazi zuten, objektuari buruzko informazioa eskatzeko.
Lehergailuetan adituek objektuaren hondarrak aztertuko dituzte orain eremua libre utzi aurretik.
Hainbat ordu lehenago, zenbait hedabide norvegiarrek aditzera eman zutenez, hainbat polizia auto eta anbulantzia bidali zituzten leherketaren tokira.
Ostiralean Stockholmen izandako atentatuaren ondorioz, Norvegiako agenteek armatuta joateko agindua jaso zuten hiri nagusienetan eta aireportuetan, nahiz eta ohikoa ez izan.
Lau pertsona hil eta beste hamar ospitaleratu zituzten, larri horietako batzuk, Norvegiako hiriburuan kamioi batek harrapatuta. 39 urteko gizon uzbekiarra atxilotu dute, kamioiaren gidaria delakoan.