Mundua -
Borussiaren kontrako erasoa
Epaileak luzatu egin du Dortmunden atzemandako gizonaren atxilo-aldia
Fiskaltzak uste du Estatu Islamikoko kide bilakatu zela 2014an Iraken, baina onartu du ez duela inolako frogarik Borussia Dortmunden kontrako erasoarekin lotzeko.
agentziak | erredakzioa
Epaileak baimena eman du Borussia Dortmund taldearen autobusaren aurkako erasoarekin lotura izan dezakeelakoan atzo atzemandako gizonezkoaren atxilo-aldia luzatzeko.
Alemaniako Fiskaltzak uste du Abdul Beset 26 urteko irakiarra Estatu Islamikoaren kide izan zela herrialde hartan, baina onartu du oraingoz ez duela inolako frogarik Borussia Dortmunden kontrako erasoa parte hartu zuelako esateko.
“2014an, Iraken, Estatu Islamikoko kide bilakatu zenaren susmoa dugu”, adierazi du Fiskaltzak ohar batean. “Hamar pertsonako talde bat zuzendu zuen; bahiketak, hilketak eta estortsioak egiten zituzten”, erantsi du.
Fiskaltzaren arabera, 2015eko martxoan Turkiara joan zen eta, 2016an, Alemaniara. Urte horietan Estatu Islamikoarekin harremanetan egon zela uste dute.
Bestalde, Fiskaltzak jakinarazi du ez dagoela bigarren susmagarririk. Orain arte beste susmagarri baten bila aritu dira, baina baztertu egin dute atentatuarekin loturarik duela.